Gaurko egunean alegiei buruz idatziko dut. Alegiak normalean animalia bat protagonista duten kontakizunak dira. Kontakizun hauek ikaskizun moral bat izan dezakete. Alegiak prosan edo bertsotan idatziak izan daitezke.
Hauek dira historian izandako bi alegigile famatuenetarikoak; Esopo, Grezian jaioa k.a V. mendean eta Fredo k.o I. mendekoa. Bi idazle hauek majina alegia idatzirikoak dira. Ondorengo bi idazle hauek gertuagokoak dira, berriz; La Fontaine, frantziarra eta Samaniego, Euskal Herrikoa, hain zuzen ere arabarra.
Alegiak jatorrian ahoz transmititzen ziren, Erroma eta Grezian agertu ziren lehen aldiz k.a. 500.urtean. Oso hizkuntza eta egitura sinplea erabiltzen da alegiak idazterako orduan. Horregatik, irakaskuntzan oso ohikoa da alegiak erabiltzea.
Mogel anderea Azkoitian jaio zen 1782an, bera izan zen euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartua. Bere argitalpenik ospetsuena ``Ipui Onac´´ izan zen 1804.urtean argitaratu zuen. Ipu Onac Esoporen 50 alegien itzulpena da, Mogel andereak alegi ugari itzultzen baitzituen euskarara.
Alegiak idazteko hainbat baliabide literario erabiltzen dira eta hauek dira haietako batzuk:
Etopia: Pertsonaiaren ohiturak eta jarduera moralak deskribatzea du helburu. Adibidez, lehoi buru gogor eta basatia. Prosopografia: Pertsonaien alde fisikoa deskribatzeaz arduratzen da. Adibidez, lehoi buru handi eta hanka motsa.
Pertsonifikazioa: Bizigabeei bizia emateaz arduratzen den baliabidea da. Adibidez, harriak ez botatzeko esan zidan.